HETELek LKS enpresarekin duen lankidetza indartu du, HETELen informatikako prestakuntza-zikloetako ikasleen gaitasun teknikoak eta zeharkakoak hobetzeko. Aste honetan inauguratu da Zabalburu ikastetxean lehen enpresa-gelaren hirugarren edizioa, unibertsitateetan ezarritako eredua Lanbide Heziketari egokituz. Ekimen hau informatikako prestakuntza-zikloetako ikasleei zuzenduta dago bereziki, sektore digitalaren erronkei eraginkortasunez heltzeko helburuarekin. LKS enpresak ikasturte-amaierara arte, , enpresa horretako profesionalen tutoretzarekin, LKS proiektuetan arituko diren lehen mailako Lea Artibai eta Zabalburu ikastetxeko 8 ikasle hautatu ditu.
Datorren ikasturtetik aurrera, hautatutako pertsona hauek HETELeko ikastetxeetako eskoletan eta LKS enpresan egonaldia konbinatuko dute, Dual ereduari jarraituz.
Gure asmoa da eredu hau sektore eta enpresa gehiagotara hedatzea etorkizunean. Abantean!
