HETELen Erasmus plus bekei esker, Blended Mobility programaren barruan, Maristak Durangoko zibersegurtasuneko espezializazioko ikasleek esperientzia ikaragarria bizi izan dute. Nazioarteko erronka batean lan egiteko, ITS Angelo Rizzoli ikastetxeeko kideekin, eta Milanera (Italia) joateko aukera izan dute.
Otsailaz geroztik, talentu horiek elkarlanean aritu dira online formatuan zibersegurtasuneko erronka batean, eta, azkenean, aurrez aurre bildu dira erronkari azken ukitua emateko.
Egonaldian zehar, Vantea Smart zibersegurtasun enpresa ere bisitatu dute. Bertan, identitateen kudeaketan egiten dituzten lanak zuzenean ezagutu zituzten, baita ikastetxeekin etorkizuneko profesionalak prestatzeko nola lan egiten duten ere.
Esperientzia horri esker, trebetasun teknikoak hobetzeaz gain, ingelesa praktikatu dute, beste kultura batean murgildu dira eta ahaztuko ez duten abenturaz gozatu dute. Abantean!
