
Itsas eta Arrantza Jarduerak |

PRESTAKUNTZA PLANA
– Arrantza-ontzien bizkarreko jarduerak.
– Sare-bidezko arrantza eta itsaski-bilketa
– Tretzako, arrasteko eta ingurasareko arrantza.
– Arrantza-ontziko motorrak mantentzea.
– Arrantza-ontziko ekipo osagarriak mantentzea.
– Arrantza-ontziko segurtasuna eta lehen laguntzak.
– Arrantza-aparailuak mantentzea.
– Oskoldunak ateratzea eta saltzeko prestatzea.
– Tutoretza eta orientabidea I.
– Tutoretza eta orientabidea II.
– Enplegurako ibilbide pertsonala
– Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
– Komunikazioa eta gizarte zientziak I
– Komunikazioa eta gizarte zientziak II
– Zientzia aplikatuak I
– Zientzia aplikatuak II

ESKURATUTAKO GAITASUNAK
- Arrantzako eta akuikulturako ontzietan antolamendu-jarduerak eta zama-lanak egitea, baita arrantzako eta akuikulturako produktuak manipulatzeko eta kontserbatzeko jarduerak ere.
• Arrantza-tresneria, tresneria txikia, nasak eta itsaski-bilketako tresneria prestatzea, eta arrantza-ontzietako edo akuikulturako ontzi osagarrietako bizkarra egokitzea, arrantzaren beharren eta jasotako jarraibideen arabera.
• Arrantza-ontzietan treza-aparailuak, arrasteko tresneria, tresneria txikia, itsaski-bilketako tresneria eta ingurasareko tresneria askatzeko eta biratzeko jarduerak egitea.
• Arrantzako eta itsaski-bilketako harrapaketetan sarea zabaltzeko, husteko eta harrapaketak sailkatzeko eta kontserbatzeko jarduerak egitea.
• Arrantza-ontzietan arrantza-tresneria, nasak eta itsaski-bilketako tresneria erabilera onean kontserbatzeko eta mantentzeko beharrezko jarduerak egitea.
• Nabigazio-guardiekin lotzen diren jarduerak egitea, baita hurbiltzeko, ainguratzeko, atrakatzeko eta desatrakatzeko maniobrekin lotzen direnak ere.
• Ontziaren larrialdi-planak egitea -esleitutako postuan, ontzia husteko ariketetan eta biziraupeneko eta suteen aurkako prebentzioko eta borrokako ariketetan- eta laguntzako jarduerak eta lehen laguntzetako jarduerak egitea.
• Erregaiak, olioak eta ura ontziz aldatzea, tanga nagusietatik motor nagusiaren eta zerbitzu osagarrien eguneroko erabilerako tangetara, eta xukatzeko eta saiak garbitzeko eragiketak egitea, itsasoa kutsa dadin saihestuz.
• Motor nagusia eta zerbitzu osagarriak prestatzea, betiere ere horiek abian jartzeko, maniobrak egiteko eta etengabe funtzionatzeko.
• Nabigazioan, motor nagusiaren eta makina-ganberako sistema osagarrien funtzionamendu-parametroak egiaztatzea, baita funtzionamendu zuzena ere.
• Kroskoaren eta bizkarreko elementuen mantentze orokorrerako jarduera osagarriak egitea, ontzia uretan, dikean edo lehorrean dagoela.
• Motor nagusia eta makina-ganberatako sistema osagarriak mantentzeko jarduera osagarriak egitea nabigazioan eta geldialdietan.

ZIKLOAREN IRTEERAK
Lan- eremua:
– Makinetako marinela.
– Zubiko marinela.
– Arrantzako marinela.
– Ur azaleko itsaskilaria.
Ikasketak hauekin jarrai dezakezu:
– Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila.

IKASTETXEA
• Oinarrizko Maila
