HETEL aste honetan Cyber-In proiektuko taldearekin bildu da. Proiektu hori Erasmus+ Programak finantzatzen du, eta Herbehereetako ROC Da Vinci ikastetxeak koordinatzen du.
9 hilabeteko lanaren ondoren eta industria-ingurune desberdinetako 30 enpresa baino gehiagori elkarrizketak egin ondoren, gaur egun Lanbide Heziketako ikastetxeetan ematen ditugun IT eta OT curriculumen azterketa osatzear gaude, oraindik jorratzen ez ditugun eta enpresek eskatzen dituzten industria-ingurune automatizatuetako zibersegurtasunarekin lotutako gaitasunak identifikatuz. Azaroaren amaieran, industria-planta baten bretsio interaktibo bat izango dugu eskuragarri, eta bertan ikusi ahal izango da zein diren zibersegurtasun arloko kalteberatasun ohikoenak, prebentzio-neurriak eta langileen gaitasunak eta ezagutzak ingurune industrial zibersegurua eskaini ahal izateko. Laster proiektuaren webgunean! www.cyber-in.eu
