Ikasleentzako orientazioa hobetzea da HETELek lantzen duen helburuetako bat, bai eskualde mailan, bai nazioartean, ERASMUS+ QUAHVET proiektuaren bidez. Proiektu honetako ekintzen barruan, atzo, HETELeko lehendakari Julen Elgetak goi-mailako Lanbide Heziketari buruzko informazio-saio bat eskaini zien HETEL Jesuitak Politeknikoa ikastetxeko batxilergoko ikasleei: zer aukera eta lan-perspektiba eskaintzen dituen, ziklo horietan ikasteko modua zein den eta, azken batean, lanbide-heziketa zergatik den oso kontuan hartzeko aukera bikaina.
Jardunaldia Jesuitak Politeknikoak, HETELen eskutik QUAHVET proiektuan parte hartzen duen ikastetxea den aldetik, praktikan jartzen dituen hobekuntza-ekintzen artean kokatzen da.
QUAHVET taldeak garatutako beste material eta baliabide batzuk proiektuaren webgunean kontsulta daitezke: https://quahvet.eu/
