Estoniako energia-eraginkortasuneko esperientziak ezagutzen

Maristak Zalla eta María Inmaculada ikastetxeetako irakasleek hainbat bisita egin dituzte Estonian, HETEL partzuergoak kudeatutako Erasmus+ programari esker. Zehazki, honako hauek bisitatu  dira:

– Viimsi Gaztelekua, Estoniako gobernuak gomendatua. Bertan, gazteentzako aukerak sortzen dira eta tokiko eta nazioarteko proiektuetan parte hartzen laguntzen zaie.

– Parnumaa Vocational Education Centre Lanbide Heziketako ikastetxea. Lanbide Heziketako ikastetxe handi bat da, eta 1100 ikasle baino gehiago ditu. Bertan, Estoniako hezkuntza-sistema eta lanbide-prestakuntzako sistema hobeto ezagutzeko aukera izan dute (praktikak, metodologia, tailerrak…).

– Tallingo Udalean hainbat bilera egin zituzten, bata eraginkortasun energetikoan zentratua (plastikoen birziklapena, bateriak, auto elektrikoak, eguzki-energia, eraikin eraginkorrak…) eta bestea eraikuntza adimendunari buruzkoa. Azken honetan, hiriko eraikin asko 2030a baino lehen berritzeko planen berri eman zieten.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.