Euskadik eta Gelderland Herbehereetako eskualdeak trantsizio energetikoari, jasangarritasunari eta talentuari buruzko esperientziak partekatu dituzte

Herbehereetako Gelderland eskualdeko enpresetako, administrazio publikoko eta hezkuntzako 25 ordezkarik hainbat erakunde garrantzitsu bisitatu zituzten hainbat egunetan zehar. Bisitaren helburua Euskadik trantsizio energetikoaren, berrikuntzaren eta talentuaren erakarpena eta garapenaren erronkei nola egiten dien aurre ezagutzeko. Zehazki, Mondragon Unibertsitateko, TKNIKAko, Energiaren Euskal Klusterreko, Bizkaia Talenteko eta ACLIMAko ordezkariekin bildu ziren.

The Economic Board Regio Arnhem Nijmegenek bultzatu zuen bisita, eta HETELek koordinatu zuen. Helburua antzeko erronkei aurre egiten dieten Europako bi eskualderen arteko esperientziak trukatzea izan zen, bereziki trantsizio energetikoa eta goi teknologiako sektoreetan dagoen talentu eskasiari.


Topaketak aukera eman zuen, halaber, dauden erronkak, egiturazko mugak, ekoizpen-ereduak eraldatzeko beharra eta gaitasun berrien garapena modu irekian partekatzeko, lankidetza publiko pribatuari eta sareko lanaren garrantziari balioa emanez.


Topaketak lankidetzaren aldeko apustua egiten duten lurraldeen artean ikaskuntzak eta hausnarketak trukatzeko balio izan zuen, maila globalean lehiatzeak modu adimentsuan lankidetzan aritzea eta aliantzak ezartzea ere badakarrela gogoraraziz. Izan ere, bisitan nabarmendu zen bezala, talentua — energia bezala — hobeto ibiltzen da sareak ondo konektatuta daudenean.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.