Oinarrizko LHko titulazioa duten pertsonen laneratzea hobetzeko lanean

Oinarrizko Mailako Lanbide Heziketa funtsezko aukera da hezkuntza-sistema tradizionalean zailtasunak dituzten gazteentzat. Hala ere, kolektibo horren laneratzea erronka bat da, HETELen azken laneratze txosteneko datuek erakusten duten bezala. Horregatik, HETELen saiatu gara Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntzari esker lan-merkaturako sarbidean eragiten duten aldagaiak aztertzen.

Lehenik eta behin, Bizkaiko 11 HETEL ikastetxeetako (San Viator, Somorrostro Ikastetxea, Peñascal, Otxarkoaga, Salesianos Deusto, Margotu, María Inmaculada, Ángeles Custodios, Maristak Zalla, Maristak Durango eta Zulaibar) oinarrizko LHko ikasleen diagnostikoa egin da.

1. Oinarrizko LH maskulinizatuta dagoen maila da

  1. Ikasleen % 80a gizonak dira eta % 20a bakarrik emakumeak.
  2. Gehienak ikasten jarraitzen dute. Ikasten jarraitzen ez duten tituludunetatik, % 46k ez du lanik aurkitzen (ikasle guztien %11)

2. Hizkuntza-oztopo gero eta handiagoa

  1. Ikasleen %23 ez dago alfabetatuta Autonomia Erkidegoko hizkuntzetan.
  2. Ehuneko horrek gora egin du azken urteetan, eta aurrez DBHn eskolatu gabeko ikasleekin estuki lotuta dago.

3. Hezkuntza-premia bereziak

  1. Ikasleen % 14k curriculum-egokitzapenak behar dituzte edo % 33tik gorako desgaitasun aitortua dute.
  2. Faktore hori funtsezkoa da Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen aniztasuna ulertzeko.

4. Hazkuntzan dagoen kalteberatasun sozioekonomikoa

  1. Ikasleen % 17k gizarte-zerbitzuen arreta du.
  2. Ehuneko horrek ere gora egin du azken urteetan.


Diagnostikoak agerian uzten du prestakuntza-eskaintza eta laguntza-baliabideak egokitu egin behar direla Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen errealitatera. Funtsezkoa da inklusioa sustatuko duten, hizkuntza-oztopoak murriztuko dituzten eta gizarte- eta hezkuntza-arloko laguntza indartuko duten estrategiak diseinatzea, gazte horiei lan-mundurako trantsizioa errazte aldera.

Gainera, enpresa bat aukeratzeko orduan pertsona horiek dituzten lehentasunak aztertu dira, eta honako hauek izan dira: lehenik eta behin, kokapena, lan-baldintzak, bigarrenik, eta, hirugarrenik, faktore ekonomikoa.

Bi diagnostiko horien (gizarte- eta hezkuntza-arlokoak eta lehentasunekoak) ondorioak kontuan hartuta, enpresek ikasle horien profilera edo lehentasunetara egokitzeko egin ditzaketen jarduera potentzialak zehaztu ziren (zereginak egokitzea, hizkuntza erraza erabiltzea, konfiantzazko pertsona edo tutorea izatea, ordutegiak garraio publikora egokitzea…). Jarduera horiek inprimaki sinple batean jaso ondoren, 100 enpresa baino gehiago bisitatu dira galdetegia osatzeko eta enpresak pertsona horien profilera eta lehentasunetara zenbateraino egokitzen diren jakiteko.

Azterketa horren emaitza nahiko positiboa izan da, horrelako ikasleak hartzen dituzten enpresak bisitatu direlako eta, beraz, nahiko sentsibilizatuta daudelako. Orain, jardunbide egokiak detektatzea eta Euskadiko enpresa guztientzako jarduera-eskuliburu bat ezartzen saiatzea dagokigu, baita administrazio publikoentzako gomendioak ere. Abantean!

Gai horiei buruz hitz egin dugu HETEL Telebistako atal hauetan, Julen Elgetak, HETELeko presidenteak, Susana González Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu zuzendaria eta Roberto García Peñascal ikastetxeko zuzendaria elkarrizketatu ditu.

Informazio gehiago:

1 atala

2 atala

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.