HETELen Erasmus+ beka bati esker, eta TKNIKAk urrats bateko arduradunentzat antolatutako Poloniara egindako bisitan, Peñascaleko Ines IbañezEk, parte hartu ahal izan du hezkuntza-jardunbide egokien trukea ardatz duen topaketa honetan. Astebetean, ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzera bideratutako metodologia berritzaileak aztertu ziren.
Mugikortasunaren helburu nagusia Europako beste hezkuntza-sistema batzuetan sormena eta ekimena nola sustatzen den zuzenean ezagutzea izan zen. Beste herrialde batzuetan egiten dena ezagutzea funtsezkoa da gure hezkuntza-estrategiak aberasteko horregatik, TKNIKAk topaketa horiek antolatzen ditu Europako beste herrialde batzuekin. Mugikortasun horren ondorioek Peñascalen ekintzailetza-proiektuak bultzatzen jarraitzeko balioko dute, etorkizuneko erronkei ekimenez eta sormenez aurre egiteko pertsona prestatuak prestatzeko helburuarekin bat etorriz. Abantean!
