HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazioko eta Sistemetako Zikloetako 65 ikasle bildu dituzte

Otsailaren 7an Derioko Euskaltelen eraikinean jardunaldi teknologiko bat egin zen, Zabalburu Ikastetxeko, Somorrostro Zentroko eta Txorierri Politeknikako Telekomunikazio sistemak eta Sistema eta sareen administrazio zikloetako 65 ikaslek parte hartu zutelarik. Jardunaldi horretan, Elecnor enpresako Aitor Ibarguenek eta Euskalteleko Aitor Ibarguenek sektoreak ikasleentzat eskaintzen dituen aukeren aurkezpena egin zuten.

Euskaltel Fundazioak gazteen alde egiten du oro har, eta Lanbide Heziketaren alde bereziki, HETELekin duen konpromiso jarraituaren bidez. Lanbide Heziketa talentudun pertsonen harrobia da, eta, duten kualifikazioagatik, ezin hobeto egokitzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten arloetan: sarearen hedapena, informazio-sistemak eta berrikuntza teknologikoa.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.