HETEL

HETELen Emotive Erasmus+ proiektuaren azken jardunaldia Bilbon

Emotive proiektua HETELen ikastetxeen arteko Diseinua proiektuaren Nazioarteko bertsioa da. Proiektu honetan, Italiako IFOA  ikastetxeko ikasleak, Gasteizko Egibide eta Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeetako ikasle batzuekin elkarlanean aritu dira proiektu bat aurrera eramateko, aerosorgailu bat diseinatzea. Proiektu honetako bazkideak (HETEL, EfVET eta IFOA), aste honetan Bilbon bildu dira proiektuaren azken balorazioa egiteko. Balorazioa bikaina izan da! Izan ere, Erasmus+ diru laguntzarik izan ez arren, datorren ikasturtean Diseinua proiektuaren nazioarteko bertsioa izango dugu. HETELek argi dauka proiektu hau ikasle eta irakasleentzat oso aberasgarria dela, bideoan proiektuko protagonistak azaltzen duten moduan: https://www.youtube.com/watch?v=C-8yP2Y12tA&t=1s . Honetaz gain, IKT arloko  ikastetxeen arteko SHARE proiektuaren Europako bertsioarekin ere ausartuko gara…abantean!   Informazio gehiago proiektuaren web gunean lortu dezakezu: http://e-motive.vet/

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Peñascal Kooperatiba Ikastetxeari ongi etorria ematen diogu

Uztailetik aurrera, Tolosan, Markinan eta Bilbon egoitzak dituen Bilboko Peñascal Ikastetxea, HETEL elkarteko kide berria dugu. Momentu honetan, beraz, 21 HETEL abantean ikastetxe biltzen ditugu. HETEL gizarte beharrizanekiko oso sentibera da, hau dela eta, ohore handia da, gure artean, Peñascal ikastetxearen moduko ikastetxe bat izatea. Izan ere, ikastetxe hau talde gutxietsien prestakuntzaren arloan egindako lanagatik ezaguna baita. HETEL berria 2020 estrategian anbizio handiko helburuak jaso ditugu Lanbide Heziketaren itsasargi bihurtzeko asmoarekin eta Peñascal ikastetxeak dudarik gabe lorpen hau sendotzen lagunduko digu. Ongi etorri! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

beTEKu Zabaltzen jardunaldi teknologikoa Oteitza Lizeo Politeknikoan

Oteitza Lizeo Politeknikoak Material berezien Abiadura eta Etekin Handiko Mekanizazio Aurreratua beTEKu proiektua aurkeztu du, Iñigo Aranguren eta Iñaki Beobideren eskutik. Jardunaldian beTEKu proiektuari loturiko teknologia proiektu ezberdinak azaldu dira. Ondoren, Pixel Sistemas eta WNT enpresek, Alex Sajuan eta Peio Urbietaren eskutik, etorkizuneko mekanizatuan erabiliko diren estrategia eta tresna ezberdinak aurkeztu dituzte, mekanizatuaren ibilbideak eta tresnen traiektoriak Volumill Softwarearen bidez optimizatuz. Jardunaldian 25 pertsona inguru izan dira eta ekitaldia oso ondo baloratu dute. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Jonh Filler erdi mailako Erasmus bekadunak bere esperientzia bikainaren berri eman digu

John Filler Otxarkoaga ikastetxeko Hotz eta girotze instalazioetako erdi mailako zikloko ikasleak, HETELen Erasmus beka bati esker praktikak Palermon (Italian) egin ditu. Kultura eta enpresa berriak ezagutzeko gogoak erasmus esperientzian parte hartzera eraman zuten Jonh, eta esaten digunez, esperientzia bikaina izan da! Jonh Filler ikasleak HETEL eta Otxarkoaga ikastetxea eskertu nahi ditu erasmus beka egiteko aukera eskaini diotelako. Izan ere, honek mugagabeko kontratu bat izatea ahalbidetu bat dio  Refrigeration and Air Conditioning Installations enpresan. Enpresa hau aire girotu eta berogailuen sektorekoa da eta Napoles, Roma eta Sicilian egoitzak ditu. Azaltzen digunez enpresan lan egiteko moduarekin eta agoitza ezberdinak koordinatzeko erarekin oso pozik omen dago. Aipatzen duenez, enpresan egindako harrera eta lankideekin daukan erlazioa oso onak dira hasieratik. Erasmus bekadun berriei egiten dizkien gomendioak hauek dira: gauza berriak ikastera zabalik egotea, bai arlo teknikoan eta bai pertsonalean, eta kultura berri batekiko adaptazioa. 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zulaibarreko irakasleak eguzki energiaren erabilera munduan aztertzen

Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegiko Arkaitz Bernaola eta Xiber Perez irakasleak, Munichen egon dira HETELen Erasmus+ beka batekin. Bertan Ernst Schweizer AG enpresako kideekin egon dira. Schweizer modulu fotovoltaikoen instalaziorako eraikuntza sorta zabala eskaintzen duen enpresa da. Bezeroek moduluak eraikin ezberdinetan instalatzeko behar duten modurik egokiena eta erakargarriena bilatzea da Scweizerren helburua, horretarako puntako teknologiak eta materialak erabiliz. Bertan enpresaren inguruko informazioa jasotzeaz gain, beraiengandik ikasketetan erabilgarriak izan daitezkeen materialak jasotzeko adostasuna lortu dute, lan mundua eta hezkuntzaren arteko lotura indartuz. Gerora begira, ikasleak bertara bidaltzeko bidea ere zabaldu dute. Honetaz gain, Zulaibarreko bikotea Intersolar Europe erakusketan egon da. Intersolar, mundu mailan eguzki energiaren inguruko ekitaldi garrantzitsuenetarikoa da, mundu mailan eguzki energiak duen indarra ikusi ahal izan dutelarik. Horrelako esperientziak oso garrantzitsuak eta aberasgarriak direla ondorioztatu dute Zulaibarreko bi irakasleek. Bertan hasitako harremanak indartsuak eta emankorrak izan daitezen espero dute.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LAIT 4.0. proiektuko bazkideak Dundeen bildu dira industria 4.0.ra hurbiltzeko

HETELek LAIT 4.0. proiektua koordinatzen du. Erasmus+ KA2 proiektu honek, Lanbide Heziketako irakasleen ezagutza, trebetasunak eta konpetentziak ezagutzea du helburu. Eibarren IK4 TEKNIKERrek eskainitako ikastaroan parte hartu ondoren, irakasleak erronka handia daukate aurrean: ikasitakoa lankideei eta ikasgeletara eramatea. Honela, ikasle etorkizuneko lantegietako langileak izateko hobeto prestatuta egon daitezen. Dundeeko bileran, erronka hori betetzeko modua adosteaz gain, enpresak proiektura erakartzeko formulak zehaztu dira, Lanbide Heziketako ikastetxeak eskaini diezaieketen zerbitzuak adostuz. Bilera honen ondorioak, eta irakasle eta bazkideek proiektuan egindako lana, datorren udazkenean aurkeztuko dira; bazkide bakoitzak industria 4.0. eta honek eragin dezakeen aldaketen gainean kontzientzia hartzeko antolatuko dituzten mintegietan, hain zuzen. Informazio gehiago proiektuaren web orrialdean eskuratu dezakezu: www.lait40.eu 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELeko beTEKu lantaldeak Ibarmia enpresa bisitatu du

HETELen beTEKu taldeak Azkoitiako Ibarmia enpresa bisitatu du aste honetan, enpresa honetan berrikuntza teknologikoa nola kudeatzen den ezagutzeko. Ibarmia Makina Herraminta sektorean lan egiten duen enpresa da, bezeroei erantzun egokia emateko berrikuntzan inbertsio handia egiten duena. Bertako Berrikuntza zuzendaria den Arrate Olaiz, enpresak orain dituen berrikuntza teknologikoko proiektu berritzaileak eta beraien produktuak industria 4.0.ra egokitzeko egiten ari diren lanaren berri eman zuen.  HETELetik Ibarmia enpresa ezagutzeko aukera bikaina eskertu nahi dugu. Mila esker! 

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Atzerrian praktikak egin nahi badituzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, EAEko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da. HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 60 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.358€-koa izango da hilabetero. Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, India, Indonesia, Irlanda, Israel, Mexiko, Panama, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika eta Sri Lanka…edo bestelako herrialdeetara Global Training beketan izena emateko epea uztailak 14era arte irekita egongo da (goizeko 12:00ak arte!) … Eman orain zure izena! Informazio gehiago: http://www.global-go.net

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zabalburu ikastetxeko irakasleak Zwolleko Landstede ikastetxea bisitatu dute

HETELen Erasmus beka bati esker Zabalburu ikastetxeko bi irakaslek Zwolleko Lanstede ikastetxea bisitatu zuten, ekainak 6 eta 7an, Holandako Overijssel eskualdean. Egun hauetan bertako irakasleekin esperientziak partekatzeko aukera izateaz gain, metodologia alorreko praktika egokiak ezagutu ahal izan dituzte. Ikastetxe horrek dituen egoitza ezberdinak bisitatu dituzte, garraioa eta logistikaren eta informatika eta telekomunikazioa arloak nabarmenduz.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Brailako alkateak harrera egin digu Europako LH hobetzeko egindako lana suspertzeko

PBP in VET (mikrokontroladoreen PicBasicPro (PBP) lengoaiaren ikaskuntza eta irakaskuntza) Europar proiektuaren esparruan Errumaniako Liceul Technologic Grigori Moisil Lanbide Heziketa ikastetxea bisitatu dugu. Itziar Regidorrek, Salesianos Deusto ikastetxeko irakasleak, abentura honetan laguntzen digu; izan ere, elektronika eta mikro- kontroladoreen ikasgaiko ikasleentzat ikasmaterialak prestatuko ditu. Errumaniako bazkideei eskerrak luzatu nahi diegu izandako harrera bikainagatik!   

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta