HETEL

Nazioartekotzeko gaitasunak lanbide-heziketan integratzeko lanean

Europar Batasun osoan, lanbide-heziketako ikasleen % 3-5ek baino ez dute Erasmus+ beka jasotzeko aukera atzerrian ikasteko edo praktikak egiteko. Horrek galdera hau egitera garamatza: zer gertatzen da LHko ikasleen gainerakoekin, hau da, gehiengoarekin? Erantzuna da ez dutela aukerarik nazioarteko eskumenak garatzeko. Lanbide Heziketako ikastetxeen helburua ikasle guztientzat hezkuntza integrala eskaintzea denez, herritartasun eta mundu global batentzako gaitasunak barne hartzen dituena, Erasmus+ Programak kofinantzatutako «Build@Home» proiektuko bazkideok irakasleentzako tresnak eta baliabideak sortzeko lanean ari gara, gaitasun horiek LHko zikloetako ohiko curriculumaren parte izan daitezen. Joan den astean, HETEL Internationalek eta Zulaibar Arratiako Lanbide Ikastegiko irakasle batek Danimarkan egin zen proiektuaren bileran parte hartu zuten, nazioartekotzeko gaitasunak eta horiek zikloetan garatzeko moduak zehazten eta hautatzen lan egiteko. Datozen hilabeteetan, lan honekin jarraituko dugu. Ez galdu gure aurrerapena HETELen web orrialdea eta gure sare sozialak jarraituz!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Barin diziplina artean zelan lan egin daitekeen ikasten!

INTENT proiektua Erasmus+ Programak finantzatzen du eta Alemaniako Norte-Westfalia eskualdeko Lanbide Heziketa Sailak koordinatzen du. HETELek proiektu honetako bazkide gisa parte hartzen du. Proiektuaren helburua lanbide-heziketaren ikuspegi integrala eraikitzea da, Lanbide Heziketako zikloen arteko diziplinarteko lankidetza sustatuz, 4.0 antolaketa-ereduen ildotik; izan ere, balio-kateak egitura interkonektatua du, malguagoa eta eskaerari erantzuteko aldi askoz laburragoak dituena. 5 egunetan zehar, Italiako, Alemaniako, Txekiar Errepublikako, Portugalgo eta Euskadiko irakasle talde batek diziplinarteko materialak nola garatu daitezkeen ikasi du, proiektuaren esparruan jada egin diren materialetan oinarrituta. HETELetik, gure ikastetxeetako 3 irakaslek parte hartu dute prestakuntzan: Antonio Pinillos (Sopeña Bilbao), Maider Lizarralde (La Salle Berrozpe) eta Asier Merino (Zulaibar).

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

LH DUALA EUSKARAZ EGITASMOAREN WEB ATARIA

https://lhdualaeuskaraz.eus/ web atarian jasoko da LANEKI elkarteak abian duen Lanbide Heziketa Duala euskaraz egitasmoaren informazioa. Web atari honetan izango dute ikasleek, ikastetxe edota lantokietako ordezkariek lantokiko egonaldiei buruzko informazio baliagarria. Besteak beste, –          Lantokiko egonaldia euskaraz egitearen onurei buruzko informazioa. –          Geomapa lotura –          Autodiagnostikoko tresnara lotura Web atari honek, hasiera atalaz gain, hiru atal ditu: ikaslea naiz atala, ikastetxea naiz atala eta lantokia naiz atala. Atal bakoitzak du eduki berezitua. Web atalaz gain Lanekiren sare sozialak erabiliko dira komunikaziorako. Linkedin sare sozial profesionalaren bidez zabalduko dira mezuak; baita Lanekiren Twitter kontuaren, facebook eta Instagram kontuen bidez ere. Jarrai gaitzazue sare sozialetan! Gure sareetara lotura https://lhdualaeuskaraz.eus/ web atarian duzue.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

700 pertsona baino gehiagok parte hartu dute #HETELtopaketa online ekimenean Euskadiko Lanbide Heziketaren ikasturte berriaren erronkei heltzeko

Euskadiko Lanbide Heziketa berriaren erronkak eztabaidatzea, ikasturte berriari begira irakasleak motibatzea eta ikastetxeen artean lana eta lankidetza sustatzea. Helburu horiekin, HETELek, Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean ikastetxeen elkarteak, 700 irakasle baino gehiago bildu ditu online egindako topaketa batean. HETELek Euskadiko Lanbide Heziketarekin duen konpromisoari, gizarte konpromisoari eta herrialdearen garapen sozioekonomikoari egiten dion ekarpenari erantzuten dio ekitaldiak, eta, aldi berean, irakasleen motibazioa eta ilusioa sustatzeko jardunaldi bihurtu nahi du, pertsonen onena beharko duten erronkez betetako ikasturteari aurre egiteko. Jardunaldia 9:00etatik 11:00etara egin da, 11 bloketan banatuta. Julen Elgeta HETELeko presidenteak ongietorria egin ondoren, 11 gai-multzo errepasatu dira, horietako bakoitza hainbat ikastetxek aurkeztuta, hala nola, GHIak erronken metodologian ezartzea, LH Duala eta espezializazioak, TKGUNEAK (enpresekin lankidetzan aritzeko proiektuak), ikastetxeen arteko proiektuak, ekintzailetza, nazioarterako jauzia, enpresak eta Enplegurako prestakuntza, gizarte konpromisoa, zerbitzu publikoa, ikastetxe eredu berria, berrikuntza proiektuak eta HETEL ikastetxe berriak. Ekitaldi honek ikasturte berri bat ilusio berrituarekin hasteko balioko du. Bertan, ikastetxeek proiektu berriei ekin beharko diete, hala nola, lehen mailako ikasleentzako Dual berriari edo pertsonek lan-ingurunean eskuratutako gaitasunak aitortzeari.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek Gipuzkoako enpresetan LH dualeko ikasleak buru izan duten programa pilotuaren ondorioak aurkeztu ditu

HETELen “LH dualaren bidez Gipuzkoako enpresetan berrikuntza-ekosistema hobetzeko ikerketa-proiektuaren” ondorioak aurkeztu dira. Proiektu horrek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza izan du. Online jardunaldia izan da, eta lurralde horretako 25 erakunde eta enpresa inguruk parte hartu dute. Proiektuaren helburua Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan erabiltzen den metodologia enpresetara hurbiltzea izan da, berrikuntza-prozesuetan lagun dezakeelakoan. Proiektu pilotuan Gipuzkoako HETELeko ikastetxetako 9 enpresak eta Lanbide Heziketako 9 ikaslek hartu dute parte (horietatik lau emakumeak izan dira), eta horietako bakoitzak erantzun behar izan dio prestakuntza duala egiten ari ziren enpresen benetako erronkari: Atten2-Advance monitoring technologies; RN Mecanizados, Ikaslan Fundazioa, Electricidad Industrial Loatzo, orialki, Thyssenkrupp Elevator Manufacturing, Jegan, Fagor Automation eta Fundazión Matia. Esperientziaren balorazioa, bai ikasleen aldetik, bai enpresen aldetik, oso positiboa izan da, eta ondorioen artean nabarmentzen da Dualeko ikasleen rola indartzea ahalbidetu duela, rol aktiboagoa eta erantzukizun handiagokoa emanez, ETHAZI metodologiak planteatutako erronkak konpontzeko duen eraginkortasuna erakutsi duela eta zeharkako gaitasunen garrantzia berretsi duela.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETEL eta Maristak Durango Robotikako eta Zibersegurtasuneko espezializazio programak aurkeztu dizkieta Dual Ecosystems proiektuko bazkideei

Dual Ecosystems Erasmus+ KA2 proiektua da, ENGIM Lombardiak (Italia) koordinatzen duena, Lanbide Heziketako zentroek eta enpresek lanbide-heziketa elkarrekin diseinatzeko eta emateko jardunbide egokiak trukatzeko helburuarekin. Ikasketa-bisiten bidez, hainbat herrialdetako (Alemania, Italia, Euskal Herria eta Ipar Irlanda) hezkuntza-erakundeek beren ekosistema sozioekonomikoarekin nola lan egiten duten ikasiko dugu, Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzeko. Italiako gure bazkideek online egindako bisiten ondoren, Euskadiren txanda izan da. Maristak ikastetxeak eta HETEL elkarteak ikastetxearen tour birtual bat antolatu genuen, eta gure bazkideekin partekatu genuen robotika eta zibersegurtasuneko espezializazio-programak enpresarekin batera diseinatzen eta ematen izandako esperientzia, jarraitzen dugun prozesua, erabiltzen dugun ikaskuntza-metodologia eta enpresek eta ikasleek prestakuntza-programa mota horien eragin positiboari buruz duten ikuspegia aurkeztuz.

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

HETELek orientazio-prozesua errazten du familien txokoa FP Orientazioa atariarekin

HETELen atari bat sortu dugu Lanbide Heziketari eta gazteei eta haien familiei erabakiak hartzeko prozesua errazteko ibilbideei buruzko informazio erraza emateko. Badakigu zenbat informazio dagoen, eta, horregatik, orientazioa errazteko gure ustez garrantzitsuena den informazioa erakusten saiatu gara. Orientatzaileek positiboki baloratu dute tresna hori. HETELetik eskertzen dugu Dualiza Bankiak eta LH enpresak ekimen honi emandako laguntza. Abantean! http://www.familientxokoafporientazioa.eus

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Atzerrian lan esperientzia bat izan nahi baduzu Global Training beketan izena eman dezakezu!

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurune Sailak, Basque Trade & Investment agentziaren bitartez, atzerrian praktikak egiteko “Global Training” izeneko beka-programa jarri du martxan. Programa horren bidez, Euskadiko gazteak atzerrira irtetea ahalbidetzen da. HETEL – Heziketa Teknikoko Elkarteak, Confebaskek, Txorierri politeknika ikastegia eta Adegik, 75 Global Training beka kudeatuko dituzte aurten, Goi mailako Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko tituludunei zuzenduak. Beken iraupena 6 hilabetekoa izango da eta dotazio ekonomikoa 1.500€-koa izango da hilabetero (beka gordina). Aukeratutako bekadunak azaroan joango dira Alemania, Belgika, Brasil, Txile, ABE, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Finlandia, Indonesia, Irlanda, Mexiko, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Hego Amerika…edo bestelako herrialdeetara Global Training beketan izena emateko epea ekainak 14tik irailak 16ra arte irekita egongo da. Ekainak 14ean lan eskaintzak publikatuko ditugu izena eman ahal izateko. Adi egon!! Informazio gehiago: http://www.global-go.net Aurreko urteetako Global Training bekadun batzuk beraien esperientzien berri ematen dute bideo honetan: https://youtu.be/Qfcamh-XpBQ  

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Arrakastaz amaitu da trokelgintzako espezializazioaren bosgarren promozioa

Pieza metalikoa lortzeko trokelen diseinu eta fabrikazio espezializazioaren azken edizioan Aketza Cuesta, Mikel Garcia, Ruben Sollano, Erik Gonzalez eta Aitor Dos Santos ikasleek parte hartu dute. Horiek guztiek arrakastaz bete dituzte programa honen helburuak eta ikaskuntzaren emaitzak, Somek, ESS group, Forging Steel eta New Fepa enpresetan dual modalitatean egin delarik. Zehazki, aurten, ikasleek New Fepa enpresak planteatutako erronkari aurre egin behar izan diote: aurrez bezeroarekin adostutako zenbakizko definizio baten forjaketarako molde bat diseinatu eta egin dute (4 elementuz osatua). Politeknika Txorierri, Maristak Durango eta Somorrostro ikastetxeetako irakasleek lagundu dute prestakuntza-prozesu horretan, eta fase hauek bete dituzte: diseinua, programazioa, fabrikazioa, doikuntza, trokela muntatzea eta prest jartzea, pieza lortzea eta neurketa. Eskerrik asko espezializazio-programa hau abian jartzea eta gauzatzea ahalbidetu duten erakunde eta pertsona guztiei! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta

Zorionak LKS Next – APP lehiaketa irabazi duen Zabalburu ikastetxeko ikasle taldeari

HETELek, LKS Next enpresarekin batera, ikasketa digitalak sustatzeko, batez ere emakumeen artean, abian jarri duen APP lehiaketaren saria banatu da gaur Zabalburu ikastetxean. Saria ikastetxe horretako ikasleak diren Kevin Nuñez, Unai Garrido eta Asier Ruizek diseinatu duten aplikazioak irabazi du. Epaimahaia Jesuitak Indautxu ikastetxeko batxilergoko ikasle talde bat izan da, eta beraiek finkatu dituzten balorazio irizpideen artean genero ikuspegia egon da. HETEL eta LKS Next enpresako arduradunek Zabalburu, Politeknika Txorierri eta Maristak Durango ikastetxeetako ikasleek proposamenak aurkeztu ahal izateko egindako lana, konpromisoa eta ilusioa azpimarratu dituzte. Honetaz gain, Jesuitak Indautxuko ikasleek pozik hartu zuten epaimahai izateko proposamena eta beraien lana seriotasun osoz bete dute. Bukatzeko, LKS enpresa eskertu nahi dugu, HETELen proiektua babestearren. Mila esker guztioi eta ea denon artean ikasketa digitalei bultzada bat emateko gai garen! Abantean!

Argitaratua
Albisteak gisa sailkatuta