2025-2026 ikasturtean, “Ekoizpen-sektoreei aplikatutako digitalizazioa” derrigorrezko irakasgai berria izango da Euskal Lanbide Heziketan, nahiz eta Gipuzkoako HETELen ikastetxetan, proba pilotu gisa, 2024-2025 ikasturteko erronken parte gisa integratu nahi duten bi ziklotan: Administrazioa eta Finantzak eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
Gainera, etorkizuneko irakasgai honen edukiak euskal enpresen beharretara, kasu honetan Gipuzkoarrak, gehiago doitzeko asmoz, HETELek, Gaiaren eskutik (Euskadiko Jakintza industrien eta Teknologia aplikatuen Elkartea), hogeita hamar bat enpresaren egoera ezagutu nahi izan du digitalizazioaren alorrean, baita arlo horrekin lotutako gaitasunen beharrak lanpostu ezberdinetan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko departamentuaren laguntzarekin egindako “Talentu digitala landuz Lanbide Heziketako erronka digitalari aurre egiteko” izeneko txostenean jaso dituenak.
Proba pilotu honetan, Administrazio eta Finantzetako eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko zikloetako lanpostuetako behar digitalak ezagutu dira. Eta familia horiek ematen dituzten ikastetxeak izan dira enpresekin elkarrizketatu direnak ziklo horietako ikasleek beren lanpostuen etorkizunari hobeto heltzeko garatu beharko lituzketen gaitasun digitalak antzemateko, irakasleak aldez aurretik horretarako prestatuz.
Gaitasun digitalei buruzko txostena egin ondoren, prestakuntza-ziklo horietako irakasleentzako 30 orduko prestakuntza zehaztu da. Prestakuntza hori hainbat adituk eman dute, zeharkako gaitasun horiek ikastetxeen erronketan integratzeko bidean aurrera egin dezaten. Bi prestakuntza desberdin izan dira, profil horiek behar dituzten gaitasunak ere desberdinak baitira, baina, oro har, bi zikloek adimen artifiziala, zibersegurtasuna, bussines intelligence, errealitate areagotua edo datu-baseak bezalako gaiak jorratu dituzte. Azkenik, ikastetxeen arteko gogoeta saioa antolatu da hurrengo ikasturtean pausuak ematen hasteko.
