Ekainaren 14an eta 15ean Egibide ikastetxeko Xabier López de Santiago Stuttgarten (Alemania) izan da, ASAk (Automotive Skills Alliance) antolatutako bisita sektorialean parte hartzen. BOSCH eta Mercedes-Benz enpresek hiri horretan dituzten lantegiak bisitatzeaz gain, bi enpresetako prestakuntza-arduradunekin eztabaidatzeko aukera izan zen, langileek etorkizun hurbilean beharko dituzten funtsezko gaitasunei buruz.
Bisita hau HETELen Erasmus plus beka bati esker egin ahal izan da.
