Portugalgo ETAP (Viana do Castelo) ikastetxeko irakasle talde batek Deustuko Salestarrak, San Viator, Gurutze Gorria eta Sopeñako HETEL ikastetxeak bisitatu ditu, Erasmus+ Programak diruz lagundutako mugikortasunaren parte gisa. Bost egunez, gure irakasleei lagundu diete ikasgelan, ikasleekin elkarreraginez eta ETHAZI metodologiaren ezarpena nolakoa den eta ikastetxearen antolaketan eta eguneroko kudeaketan nola eragiten duen ikasiz.
ETAP duela urte batzuk hasi zen Tknikak garatutako metodologia hori bere Lanbide Heziketako sistemara egokitzeko urrats txikiak ematen, eta hirugarren aldia da HETEL ikastetxeak bisitatzen dituztela bide horretan laguntzeko. Euskadiko Lanbide Heziketak duen prestigioaren beste froga bat, gure mugetatik kanpo ere.
