
Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea |

IZAERA
– Eskuzko lanetarako gaitasun aparta
– Planoak erabiltzeko eta interpretatzeko espazio ikuspegia eta trebetasuna
– Taldean lan egiteko gaitasuna
– Teknologi prozesu zailak ikasteko erraztasuna eta teknologia hori instalazio jakinetan aplikatzeko erraztasuna.

PRESTAKUNTZA-PLANA
1 Modulua Sistema elektrikoak eta automatikoak
2 Modulua Ekipamendu eta instalazio termikoak
3 Modulua Instalazioak muntatzeko prozesuak
4 Modulua Instalazioen irudikapen grafikoa
5 Modulua Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa
6 Modulua Muntaiaren, kalitatearen eta mantentzearen kudeaketa
7 Modulua Instalazio termikoen eta fluidodunen konfigurazioa
8 Modulua Hozteko eta girotzeko instalazioak mantentzea
9 Modulua Bero- eta fluido-instalazioak mantentzea
10 Modulua Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko proiektua
11 Modulua Ingeles profesionala
12 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa
13 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.
14 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I
15 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II

LORTUTAKO GAITASUNAK
– Ekipamenduaren edo instalazioaren sintomak eta historikoa abiapuntu izanik, matxurak edo disfuntzioak diagnostikatzeko eta kokatzeko.
– Instalazioa abian jartzeko, parametroak neurtuz eta probak eta doikuntzak eginez.
– Instalazioaren funtzionamendu-parametroak kontrolatzeko eta erregulazio eta kontroleko sistema automatikoak programatzeko.
– Dagozkien ekipamenduak eta elementuak hautatzeko proiekturik behar ez duten instalazioak osatzeko.
– Instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak programatzean beharrezkoak diren datuak lortzeko.
– Jarduteko eragiketa-prozesuak eta mantentze-programak lantzeko.
– Ekipamenduen, elementuen eta eskulanaren kostuak kalkulatzeko, eta, hala, horiek muntatu edo mantentzearen aurrekontua lantzeko.
– Ekipamendua, makinak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuak planifikatzeko, gauzatzeko eta gainbegiratzeko.
– Instalazioak mantentzeko gutxieneko ordezko piezak ezartzeko.

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
Lan eremua: Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko prozesuak planifikatzea eta programatzea. Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen muntatzaileen talde-burua. Mantentzaile-burua. Industria-hotzeko teknikaria. Frigorista. Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko teknikaria. Fluidoak banatzeko sareetako eta sistemetako teknikaria. Hotz-instalazioetako teknikaria. Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen instalatzailea. Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen mantentzailea. Produkziorako instalazio osagarriak mantentzeko teknikaria. Instalazio termikoen muntaiaren ikuskatzailea. Bero-instalazioak mantentzeko taldeko burua.

IKASTETXEAK
• GOI MAILA
