HETELek Durangon bildu ditu Erasmus+ programan parte hartuko duten Lanbide Heziketako 150 ikasle. 13 astez, erdi mailako eta goi mailako ikasleek Europako hainbat herrialdetako enpresetan egingo dituzte egonaldiak, beren prestakuntza profesionala eta pertsonala indartuz. Oinarrizko mailako ikasleen kasuan 3 asteko egonaldia egingo dute maiatzean.
Duela 25 urte baino gehiagotik sustatzen den esperientzia honek ikasleen enplegagarritasuna nabarmen hobetzen du, eta nazioarteko testuinguruetan lan egiteko gai diren profesionalen beharrari erantzuten dio.
Beste urte batez, Rural Kutxako ordezkariek jardunaldi honetan parte hartu dute. HETELek eskerrik beroenak eman nahi dizkie goi-mailako ikasleen bekak diruz laguntzeagatik. Kasu horretan, bekak SEPIEk finantzatzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Rural Kutxak kofinantzatzen dituzte.
