ABENTURA BIKAINA: ROC DA VINCI – OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOAren arteko elkartruke-proiektua

Oteitza Lizeo Politeknikoko sei ikasle ausart, bi irakasle konprometiturekin batera, ilusioz betetako truke-proiektu batean murgildu ziren Herbehereetako Dordrecht hirian dagoen ROC Da Vinci ikastetxearekin.

Abentura hau proiektuaren bigarren fasea izan da; izan ere, aurrez sei ikasle herbeheretarrek Oteitza Lizeo Politeknikoaren instalazioak bisitatu zituzten, eta horrela eman zioten hasiera ekimenari. Lehen etapa horretan, ezagutzak eta iritziak partekatu zituzten, eta talde-lanaren hainbat alderdi bizitzeko aukera izan zuten.

Bidaia hau izan da proiektuaren amaiera. Bertan, ROC DA VINCI ikastetxeko instalazio ikusgarriak ezagutzeko aukera izan zuten, proposatutako erronkari amaiera emateko.

Esperientzia borobiltzeko, eskualdeko enpresa erreferenteetako batek, GBS International enpresak, ateak zabaldu zizkien. Quintinek (GBSko hezkuntza-arloko arduraduna) eta Josek (gehikuntzazko konponketaren arduraduna) gidatutako bisitan, eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak zehaztasunez azaldu zizkieten, baita praktiketako ikasleek lantegian jasotzen duten prestakuntza eta ondorengo jarraipena ere. Jasotako harrera ezin hobea izan zen.

Esperientzia hau guztia Rotterdam hiriak eskaintzen duen ingurune paregabeak lagundu zuen. Hiriak dituen kontrasteak eta aisialdirako aukerak gozatzeko aukera izan zuten. Benetako abentura, zalantzarik gabe.

Eskerrik beroenak HETELi eta Erasmus+ bekari, esperientzia eder hau bizitzeko aukera emateagatik.

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.