
Soldadura eta galdaragintza |

IZAERA
– Makinak erabiltzeko trebetasuna
– Espazio-ikusmenerako gaitasuna
– Prozesu bateko faseak bereizteko gaitasuna
– Soldaduraren kalitatea antzemateko ikusmen-trebetasuna

PRESTAKUNTZA-PLANA
1 Modulua Interpretazio grafikoa
2 Modulua Metrologia eta saiakuntzak
3 Modulua Trazadura, ebaketa eta konformazioa
4 Modulua Mekanizazioa
5 Modulua Giro naturaleko soldadura
6 Modulua Giro babestuko soldadura
7 Modulua Muntaia
8 Modulua Ingeles profesionala
9 Modulua Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa
10 Modulua Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna.
11 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala I
12 Modulua Enplegurako ibilbide pertsonala II
13 Modulua Modulu arteko proiektua.

LORTUTAKO GAITASUNAK
– Metalezko eraikuntzak nola muntatu eta konpondu azaltzen duten informazio teknikoa, grafikoa nahiz idatzia, aztertzea eta interpretatzea
– Materialari trazatua, mekanizazioa, konformatua eta lotura egokiak aplikatzea
– Metalezko eraikuntzetako fabrikazioan, muntaketan eta konponketetan kalitate-kontrolak burutzea
– Norbere lana txukuntasunez, kemen osoz eta garbitasunez egitea, beti ere, arauak eta aginduak errespetatuz, jendeak izan ditzakeen arriskuak ekiditeko
– Lanbidearekin zerikusia duten lan autonomoak, politeknikoak eta funtzio anitzekoak burutzea

ZIKLOAREN IRTENBIDEAK
Lan-eremua: Soldadura-loturetan eta soldaduraren trazatu, mekanizazio eta konformatu prozeduretan teknikaria. Metalezko eraikuntzetako kalitate-kontrolatzailea. Soldadura elektrikoan eta autogenoan erabiltzen diren ekipoetako langile eta kontrolatzailea. Saio suntsitzaileak nahiz ez suntsitzaileak erabiltzen dituen kontrolatzailea.
Goi-mailako ikasketak: Batxilergo Teknologikoa. Okupazioko Lanbide Hezkuntzarekin baliozkotu daitezkeen lanbide moduluetarako sarbidea. Lanean hastea ahalbideratzen duten lanbide moduluetarako sarbidea. Goi mailako heziketa zikloak

IKASTETXEAK
Egibide
Centro formación Otxarkoaga
Centro formación Somorrostro
Lea Artibai Ikastetxea
Peñascal Bilbao
La Salle Berrozpe
Goierri eskola
• ERDI MAILA
