Centro Formativo Otxarkoagako Cintia Tomaszek irakasleak, Portugalen Job Shadowing modalitateko mugikortasuna egin du, HETEL erakundeak kudeatzen dituen Erasmus+ programaren beka bati esker.
Harrera-erakundea Escola Profissional de Aveiro izan da. Mugikortasun honen helburu nagusia ikaskuntza-bisita bat egitea izan da, behaketa bidez, ikastetxeak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak nola kudeatzen dituen ezagutzeko, baita lehen eskutik bere jardunbide inklusibo onak ezagutzeko ere.
Egonaldian zehar, elkarrekin lan egin da ikasle-talde horri nazioarteko aukerak eskaintzeko estrategiak diseinatzeko, gure ikastetxearen oinarrizko balioekin erabat lerrokatuta. Era berean, ikastetxeko orientatzaileekin biltzeko aukera izan dugu, eta etorkizuneko lankidetza baterako ibilbide-orria zehaztu dugu; espero dugu harreman sendo eta iraunkor baten hasiera izatea.
Proiektu hau martxan jartzeko aukerarekin oso ilusionatuta gaude, eta eskerrak eman nahi dizkiegu hori posible egiten ari diren pertsona guztiei.
