Aste honetan, CircularVET proiektuaren hirugarren bilera egin da Norvegian.
Bilera oso emankorra izan da:
- Jasangarritasunari buruzko MOOC ikastaro bat egiaztatu da, irakasle, ikasle eta metalgintzako sektoreko profesionalentzat.
- ZeroCarbon Tool tresna probatu da, Lanbide Heziketako metalgintzako tailerretan karbono-aztarna neurtzeko.
- Ekonomia zirkularrean oinarritutako prestakuntza berritzaile baten diseinuan aurrera egin da.
Bilera hau aurrerapauso garrantzitsua izan da Europako ingurumen-erronkei eta politika jasangarriei erantzuten dien Lanbide Heziketa berdeago baten aldeko gure konpromisoan.
