Joan den astean Moodle Moot Euskadi 2025 ospatu zen Euskaltelen Derioko egoitzan, HETELek antolatuta, Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin, UPV/EHUren parte-hartzearekin eta Euskaltel Fundazioaren babesarekin.
Lanbide Heziketako eta unibertsitateko 100 irakasle inguruk, Moodle komunitateko IKT adituekin batera, hitzaldi eta tailer ugari eskaini dituzte “Moodle eta adimen artifiziala hezkuntzan” lelopean.
MoodleHQ, AIEDUtech & Teach For All, UPV/EHU, IsardVDI eta Mondragon Unibertsitateko erreferentziazko hizlariek AAk hezkuntzan, Moodle inguruneari lotuta, duen orainari eta etorkizunari buruzko tresnak, esperientziak eta gogoetak partekatu dituzte.
Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu HETEL ikastetxeetako IKT arduradunek eta Mondragon Unibertsitateko adituek osatutako batzorde antolatzaileari, bai eta Euskaltel Fundazioaren laguntzari ere, topaketa hau posible egiteagatik.
Lekukoa, orain, TKNIKAri pasatuko zaio, 2026an Moodle Moot Euskadi antolatuko duen erakundea.
Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi eta, bereziki, zuen ezagutza komunitatearekin partekatu duzuenoi. Mila esker!
