Yonder Holandako ikastetxeko irakasleak HETEL ikastetxeak bisitatzen

HETEL Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen eta Holandako The Dutch Alliance ikastetxeen sarearen arteko harremana 2010ean hasi zen. Lankidetza luze honen ondorioz, joan den astean, Yonder ikastetxe holandarreko irakasleek HETEL ikastetxe batzuk bisitatu zituzten (Otxarkoaga Heziketa Zentroa, Kooperatiba Peñascal, Egibide eta Maristak Durango), gure irakasleekin ikasteko eta ezagutza trukatzeko, honako gai hauei dagokienez: ikasle etorkinei hizkuntza-laguntza ematea, berrikuntzaren kudeaketa, irakaskuntza-ikaskuntzaren kalitatearen kudeaketa, aniztasunaren kudeaketa eta Z. belaunaldiko gazteen behar berriak.

Espero dugu ikaskuntza aberasgarria izatea alde guztientzat!

telefonoa

94 620 23 50

EMAIL-a

hetel@hetel.org

Svg Vector Icons : http://www.onlinewebfonts.com/icon

helbidea

Andra Mari 5, bajo 48200, Durango (Bizkaia)

Andra Mari 5, bajo • 48200, Durango (Bizkaia) • Tel: 94 620 23 50 

Copyright © 2023 HETEL. Eskubide guztiak erreserbatuta.