Aste honetan, Bilbon, HETELeko presidentea Julen Elgetak eta Rural Kutxako Erakundeen arloko Iratxe Sainzek bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, HETELek eta bere ikastetxeek eskaintzen duten zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
Hitzarmen honek funtsezko 2 jarduera-ildo jasotzen ditu:
– Lehenik eta behin, nazioarteko mugikortasuna sustatzea, eta, horretarako, 500 euroko osagarria ezarri da goi-mailako Erasmus bekadunentzat, SEPIEk emandako beka eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak laguntzen duena osatzeko. Ekimen honen helburua da atzerrian egonaldia arrakastaz amaitu duten ikasleei laguntza ekonomiko handiagoa ematea.
– Bigarrenik, HETEL ikastetxetako berrikuntza arloko proiektuen lehiaketaren oinarriak definitzen ari gara. Honekin lotuta, jardunaldi bat antolatuko da lehiaketa honetako proiektu irabazleak ezagutzera emateko.
Ekimen honen baitan, HETELeko goi mailako erasmus bekadun guztien topaketa egin da Bilbon eta bekaren osagarri den txekea banatu zaie.
HETELetik gure esker ona adierazi nahi diogu Rural Kutxari, Lanbide Heziketarekin eta, bereziki, gure erakundearekin duen babesagatik eta konpromisoagatik.
